Ohiko galderak eta ZALANTZAK
Atal honetan lehiaketan parte hartzean sortuko zaizkizun arazo eta zalantzei aurre egiten lagunduko dizugu. E-mail bidez bidali dizkiguzuen galderak oinarri hartuta sortutako atala da. Era berean, baliagarri izango zaizuelakoan, aholku-gida bat egiten saiatu gara.Â
E-mail bat idatzi aurretik, bila itzazue hemen zuen galderen erantzunak, segur aski beste norbaitek zuek baino lehenago zalantza bera izan du.
Zenbat urte izan behar ditut parte hartu ahal izateko?
%100 Ingurune Mobila egitasmoan parte hartu ahal izateko, 12 eta 18 urte bitartean izan behar dituzu. Hau da, 2007an zehar 12 eta 18 urte bitartean bete behar dituzu.
Zenbat urte izan behar ditut botoa eman ahal izateko?
Mobilmetraia onenari botoa emateko adina mugagabea da. Beraz, badakizu, anima itzazu zure lagunak, auzokideak eta senideak zure Mobilmetraiari botoa eman diezaioten eta erabiltzaileen saria irabazteko aukera gehiago izango dituzu.
Zenbat Mobilmetraia bidal ditzaket?
Nahi adina Mobilmetraia bidal ditzakezu. Zenbat eta gehiago bidali, orduan eta irabazteko aukera gehiago. Beraz, ekin lanari!
Zenbat aldiz eman dezaket botoa?
Nahi duzun guztietan eman dezakezu botoa, hori bai, beti bideo desberdinei, ezingo diozu bideo berdinari boto bat baino gehiago eman, ez litzateke bidezkoa izango, ez da?
Zergatik ezingo diot boto bat baino gehiago eman Mobilmetraia berdinari?
Botoa eman ahal izateko izena eman beharko duzu, beraz, askotariko nortasuna ez baduzu, behin baino ezingo diozu Mobilmetraia berdinari botoa eman.
Nola egin dezaket nire Mobilmetraia?
Mugikorra hartu, ideia bat pentsatu eta lanean hasi besterik ez duzu egin behar. Badakizu muga bakarra denbora dela, bideoak ezingo du 60 segundo baino gehiago iraun. Generoa askea izango da: animazioa, zientzia-fikzioa, publizitate iragarkia, dokumentala, intriga, beldurrezkoa… edo zeurea asmatu. Â
Aholku batzuk baino ez mugikorrarekin ideiak hobeto jasotzeko: plano orokor bat egin nahi baduzu, ez egin mugimendu zakarrik, mugitu mugikorra poliki-poliki; saia zaitez pertsona edo gauzak ahal bezain geldi egon daitezen eta bideoan gertatzen denaren soinua garrantzitsua bada, saia zaitez ez hitz egiten.
Aurkez naiteke lehiaketara lagunekin?
Jakina. Bakarka edo taldeka har dezakezue parte, baina taldeka egiten baduzue, bakar baten izenean erregistratuko duzue bideoa. Mobilmetraia web gunean erregistratzeko, zuetako bat aukeratu beharko duzue ordezkari gisa.
Nire mugikorrak ez du kamerarik, erabili al dezaket bideo edo argazki kamera?
Mobilmetraiak mugikorrarekin grabatutako bideoak dira, baina borondate onekoak garenez eta zuen ikuspuntua ezagutu ahal izateko, zuen parte hartzea interesatzen zaigunez, argazki kamera erabil dezakezue edo norbaitek bere bideo kamera utz diezazun eska dezakezue.
Nola deskargatu Mobilmetraia ordenagailuan
Telefono mugikorrak eta ordenagailuak bluetooth teknologia badute, bideo-artxiboa zuzenean bidal daiteke ordenagailura.
Bluetooth teknologiarik ez badugu, USB kable baten bidez, mugikorra eta ordenagailua konektatzen dira eta grabatutakoa batetik bestera pasatzen da. Badira firewire kableak ere, baina kasu honetan, ordenagailuak firewire txartela izatea beharrezkoa da.
Erabiltzaileak ez badu argi zein den bere mugikorrerako kable egokia, onena mugikorra erosi zuen dendan edo informatika eta telefono mugikorretan espezializatutako denda batean galdetzea da. Telefono bakoitzak konexio desberdinak ditu beste gailuetara konektatzeko.
Nola editatu dezaket nire Mobilmetraia?
Edizio programa ugari dituzu aukeran, horietako batzuk erabiltzeko errazak dira eta gainera, doan dira edo aldi baterako demoak dituzte. Hona hemen adibide zenbait: Virtualdub (www.virtualdub.org), Adobe Premiere (www.adobe-premiere.uptodown.com), Avid Xpress, Finalcut, Pinacle Studio…
Bai Windows-ek, bai MacOs-ek ere haien sistema eragiletan edizio-programak sartzen dituzte. Oso oinarrizkoak dira eta beraz, ezin hobeak bideo digitalaren mundu entretenigarrian hasten direnentzat. Efektuak egiteko aukera ematen dute, testuak editatu, soinuak edo hotsak erantsi, etab. Gainera, edozein zalantza konpontzeko laguntzarako gidaliburua eskaintzen dute: Windows Movie Maker (PC) eta iMovie (MAC).
Baliteke edizio programa zenbaitek mugikorrek grabatzen duten bideo-formatua ez onartzea (.3gp, .mp4) eta beste formatu batean gorde behar izatea (.avi, .dv). Formatu aldaketa erraz eta modu egokian egiten duen doako programa bat aurkitu dugu (PC-entzat soilik): Super©. Hemendik deskargatu daiteke: http://www.erightsoft.net/S6Kg1.html. Bada beste doako on-line programa bat ere, oso ospetsua gainera: http://media-convert.com/
Editatzeko edo formatuak aldatzeko beste programa batzuk bilatzeko, begiratu web gune honetan: www.softonic.com, plataforma bakoitzarentzat doako programak deskargatzeko link-ak eskaintzen dituzte: Linux, MacOx, Windows…
Lana ikusi ahal izateko eta web gunean modu egokian zintzilikatu ahal izateko, oso garrantzitsua da ondoko formatu hauetako batean gordetzea: mov, .mpeg, .avi, .mp4, 3gp .asf
Gogora ezazue era berean, Mobilmetraiek gehienez 60 segundo eta 10Mb izan behar dituztela. Bideoa editatua dagoenean, formatua aldatzeko programak erabil daitezke audio eta bideo bereizmenak konprimitzeko eta artxiboa txikiagoa izateko
Nola bidali Mobilmetraia?
Mobilmetraia prest daukazunean, sartu web gunean (www.arabamobil.net), eman izena eta jo ezazu NIRE BIDEOA ZINTZILIKATU atalera. Han, norberaren (edo taldearen ordezkariaren) datuekin fitxa bat bete behar da eta beste fitxa bat bideoaren datuekin (biak bete behar dira):
- NORBERAREN DATUAK: izena, abizenak, sexua, jaiotza-data, e-maila, telefonoa, helbidea, posta-kodea, herria eta probintzia (fitxa hau errolda moduan erabiliko da eta parte hartzeko ezinbestekoa izango da)
- FITXA TEKNIKOA: Titulua, iraupena, sinopsia (laburpena), tag (Mobilmetraia deskribatuko duen gako hitza).
Bideoa zintzilikatzeko ERANTSI botoian klik egin eta ondoren, ordenagailuko disko gogorretik nahi den artxiboa aukeratzen da. Oso erraza ez da?
Behin artxiboa erantsita dagoenean eta datu guztiak bete direnean, BIDALI botoiari emanez, alta baieztatzen da. Datu guztiak zuzen sartu badira, baieztapen mezu bat agertuko da (hala ez bada, aurreko urratsera bueltatu beharko duzu).
Ez ahaztu prozesua erabat bukatu arte itxaron behar duzula, gerta daitekeelako gure zerbitzarian arazoren bat egotea eta transmisioa etetea.
Prozesu guztia ondo ateratzen bada, parte-hartzaile kodea emango dizun konfirmazio e-mail bat jasoko duzu zure posta-kontuan. Ez baduzu mail hau jasotzen, jar zaitez gurekin harremanetan info@arabamobil.net helbidean eta berehala bidaliko dizugu.
Abestiak erabil ditzaket?
Jakin beharra daukazu zu zeu zarela zure Mobilmetraiaren arduradun, zureak ez diren irudi edo soinuak erabiltzerakoan, adibidez. Norbait zurea ez den zerbait erabiltzeagatik azalpen eske etortzen bada, gu ez gara zure bideoan agertzen denaren arduradun legal egingo.
Mobilmetraian ezagutzen ez dudan jendea azal daiteke?
Mobilmetraian agertzen diren protagonista guztiek, ezagun nahiz ezezagun izan arren, zertarako grabatzen dituzten jakin behar dute eta baimena eman behar dute. Jende asko agertzen den plano orokor bat grabatzen baduzu, ez diezu denei banan-banan baimena eskatu beharko, baina bai lehen planotan edo elkarrizketetan agertzen direnei. Zure protagonistaren bat adin txikikoa bada, bere baimenaz gain, gurasoena ere beharko duzu.
Bestalde, jakin beharra daukazu zure bideoan eduki zakarrak, sexistak edo arrazistak agertzen badira, ez dugula lehiaketan parte hartzeko onartuko.
Zer izango da epaimahaiak aintzat hartuko duena?
Kultura munduko hiru profesionalek osatutako epaimahaiak Mobilmetraien kalitate teknikoaren gainetik, originaltasunari, asmamenari eta sormenari emango dio garrantzia.
Arabarra izanik udak Mutrikun igarotzen baditut, %100 GIPUZKOA lehiaketara aurkez naiteke?
Bai. %100 GIPUZKOA gipuzkoar sentitzen diren guztientzat irekia dagoen deialdia da, inongo egiaztagiriren beharrik gabe. Zure istorioa bertan kokatu behar duzula uste baduzu edo ondo ezagutzen duzulako herrialdearekin identifikatzen bazara, aurrera.



